Aurreko asteburuan 2008 urteko Otsailaren 8, 9 eta 10ean, Erroman, internazional mailan eta bereziki Europan oinarriturik, iraultzaile eta queer mugimendu antolatu moduan zutitzen eta zabaltzen den Sexu eta Genero Kontrolaren Aurkako Sarearen bilera egon zen. Hiru egunetan zehar Europako herrialde ezberdinetatik heldutako elkarteen artean garatu genituen bilerak eta ekintzak gure sexu, genero, lazisimo, etab-etako ideiak eta esperientzia kolektiboak elkarri hurbiltzeko.
Bartzelonako Euskal Etxeko aurreko bileraren ondoren, 2007ko azaroaren 1. eta 3.aren artean izan zena, korronte ofizialistetatik at mantentzen garen elkarte iraultzaile txikiak diskurtso subertsibo eta eraikitzaileak sortzeko eta, aldaketa jarraian dabilen mendebaldeko gizartean, aldaketak sustatzeko hurrengo urteetako lan estrategia eta ildoak aztertu eta adosteko asmoz, elkartzeko beste aukera bat izan genuen Erroman. Nahiz eta munduko beste herrialdeetako elkarteak esperientzia honetara gehitzea saiatzen garen, errealitatea da, baliabide logistiko, ekonomiko eta politikoki (herrialdetik bidaian irteteko murriztapenak adibidez) jartzen zaizkien trabak galerazi edo sailtzen dutela hori; eta bitartean Frantzia, Portugal, Grezia, Eurkal Herria, Galizia, Paisos Catalans edo Espainiar estatuko elkarteak elkarrekin sare horizontal batean oinarritzen den lan egiteko eta informazioa eta ekite indarrak gehitzeko sarea sortzeko eta indartzeko aukera izan dugu.
Asteburu honetan jorratu genuen gai nagusia medikuntzatik orain arte proposatu diren teorien aurka, trans kounitateko despsikiatrizazioa sustatzeko premia izan zen. Atzekabe psikologikoetatik kentzeko eta gaitz moduan ez diagnostikatzeko beharra ikusten genuela eta jardun honetan aurrerabideak bilatzen aritu ginen. Hurbilagotik ezagutzen ditugunok badakigu pertsona hauek ez ditugula normatibizatu behar ezta gehiengoaren parametroetara lotu behar, hauek, gure jendea direnok, ez dira gaixoak, eta ez gara sartu behar euren identitate edo identitate ezarekin. Aniztasunari fobia dieten pertsonek eta medikuntza organo erabakitzaileek sortzen dizkiete euren aurreiritzi eta jarrera anitzfobikoekin pertsona hauei euren arazo psikologikoak, hauek dira benetako gaixoak, eta euren gaixoatsuna anitzfobikoa jasaten dutenak dira medikuetan bukatzen dutenak. Hau dela eta, normalizazio prozesu horiek apurtzeko eta trans komunitatea euren bizitza eta nortasunarekin jarraitzeko aukera izateko lan egiten jarraitzeko, elkarte moduan, ardura hartu genuen, horretarako despsikiatrizazioa lehenengo pausu bat izango litzatekeelarik.
Despsikiatrizazioaz gain, asteburu honetan, gure mendebaldeko kulturaren mugatik at interesgarria suerta daitekeen gai batetaz ere hitzegiten egon ginen; halan hola beste herrialdeetan sexualitate edo generoagatik kartzela zigorrak edo erailketak jasaten dituzten pertsonei gure herrialdetan arrazoi honengatiko asilo politikoa emateko aukera izatea, politikoki edota erlojioso-moralki (eta moralak politika inplikatzen du) jarraituak eta epaituak diren pertsonak asiloa behar dutelako eduki. Behintzat, momentuko egoerari irtenbide bat emateko, nahiz eta konturatzen garen irtenbide “partxista” bat dela, oinarrizko arazoa euren jatorrizko herrialdetan ematen den homofobia edo anitzfobia deuseztea izango baitzen.
Asteburu interesgarri baten gorena Forte Prenestino, Aita Santuak errepublika garaian berarentzako gotorleku moduan eraikitzeko agindu omen zuena, orain 80ko hamarkadatik okupaturik dagoena eta asteburuan haraino joandako genero-gerlariei babesa eman gintuena, ikusteko eta gozatzeko aukera izan genuela izan zen, eta bertatik koordinatu zen aldi berean aurreko hilabetetan, larunbat arratsaldean Facciamo Brechak antolatutako laizismoaren aldeko No-Vat (Batikanorik Ez) manifestaldia (adin eta gizarte esparru guztietako 13000 lagun bildu zituena), Sexu eta Generoaren Kontrolaren Aurkako Sareak goretzi eta parte hartu zuena. Lege atzerakoi eta azkeneko arnasa botatzen hari den erlijioaren, azkeneko putz horrekin eurak ikusten jarraitzen dituzten sorginak erretzen jarraitu nahi duten, kontrako manifestazioa eta gizarte askeak sortzeko aldarrikapena egin zuena.
Espazio hau aprobetzatuz, gurekin batera egon zirenei elkartasuna eskertu eta besarkada bat bidali nahi genieke; besarkada handi bat Facciamo Brecha, Bartzelonako Colectiu eta FAGC, Frantzia eta Portugaleko Pantera Arrosei, Italiako Antagonismo Gai, Galiziako Maribholleras Precarias eta Atreu etxeko guztiei, ahazten ditudanei eta musu berezi bat Gerrilla Travolakako jendeari, arritzen eta txunditzen jarraitzen gaituzten horiei; Marina, oso diskurtso ona maniaren bukaeran bota zenuena. Eta, nola ez, Bartzelonan ezagutu eta gero, gauza bat edo besteagatik, Erromara hurbildu ezin ziren guztiei besarkada handi bat. Hurrengoan berriz egongo gara.
Koldo Burgoa Comunión
No hay comentarios:
Publicar un comentario