Mostrando entradas con la etiqueta Manifestazioak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Manifestazioak. Mostrar todas las entradas

26 de junio de 2011

KUKUTZA NO SE TOCA!




Ametsa egi bihurtuta

Gura dugun Errekalde irudikatzen dugunean, ideologia eta politika alde batera utzita, bizirik dagoen auzoa imajinatzen dugu, auzo partehartzailea, beharra duena laguntzeko prest eta jende zoriontsuz betetako auzoa, berton bizi garenok egindako eta guretzako den auzoa, bere iraganaren jabe den auzoa, baita bere oraina eta geroarena ere. Hain ideala den auzo hori, utopikoa edo helduezina dirudi, fantasia hutsa, desira. Baina ondo aztertzen badugu, uste dugun baino erreal eta hurbilagoa dela ikusiko dugu. Auzokide, merkatari, tabernari…eta abarren arteko harreman ona, elkarte eta kolektiboen aniztasuna, Bilboko jai herrikoi hoberenetarikoetan dagoen herri partaidetza…; adibide zerrenda luzeak agerian uzten du askotan bistaurrean dagoena ikustea zaila dela, eta daukaguna galdu arte ez dugula baloratzen.

Kukutza Gaztetxea auzoko eta atzerriko gazte edo ez hain gazte direnen beharrak betetzeko gai izan da eta bada. Badira 13 urte Iturrigorri 1 kalean abandonatutako fabrika hau okupatu zela, orduan hutsik, egoera larrian eta narkotrafikante baten fabrika zenak beste eraikin batzuetatik zetozen proiektuei eman zien bidea. Gaur egun Bizkaiko errokodromo hoberenetarikoa dauka, flamenko, dantza klasikoa, dancehall…dantza eskola, jantoki bejetarianoa, Bizkaiko zirko eskola bakarra, tatami bat, entsaiu lokala,
antzerki lokala, liburutegia, trueke gunea (Hartu nahi duzuna), proiekzio, kontzertu, zirko galak eta abarretarako diziplina anitzeko gela, gune komunak dituen etxebizitza (gaur 10 lagun gazte bizi dira) eta parte hartu nahi duen, zerbait behar duzuen edo kuxkuxeatu nahi duten guztientzako zabalik dagoen atea.

Kukutzan asanbladaren bidez antolatzen gara, gure proiektuak autogestionatuz, hemen lehen deskribatutako auzoa irudimenetik errealitateratzeko lan egiten dugu, horrela instituzioek kultura, zerbitzu, etxebizitza eta aisia mailan duten hutsuneak bete egiten ditugu.

13 urte hauetan posible dela frogatu dugu. Horregatik behar dugu Kukutza Gaztetxea, eraikina baino askoz ere gehiago delako, harremanatzeko eredua da, baita balio, lan, zerbitzu, auzo eredu ere. Ondo baino hobeto dauden emaitzak ematen ari den esperimentua.

Kontua zera da, Barakaldoko konstruktora batek, CABISA SA (mafia estaltzeko delako enpresa), eraikina bota eta salerosketa askeko etxebizitza 6 bloke egin nahi ditu. Barruti honetan etxebizitzak egin nahi ditu, 7. barrutia, non udalaren arabera 2009an 21.050 etxebizitza zeuden eta hauetako 1.937 hutsik (%9,20), horrez gain, 1987tik 2009 arte herritarren kopurua gutxitu da, 3.856 pertsona gutxiago daude (51.643tik 47.787ra), eta gainera, Artazaberri, Iturrigorri, Bakea Kalean…etxebizitza 10 bloke baino gehiago daude proiektatuta. Zergatik etxe gehiago egin gero eta auzokide gutxiago bagara?; Norentzako dira etxe horiek ba?, Norentzako onura?, Etxebizitza libre langileentzako krisi garaian…

Auzokideok ez ditugu etxe horiek behar eta auzoari ez diote onurarik ekarriko. Bizi ari garen garai honetan, batzuk luxuzko bizitza izan dezaten gehiengook jo ta ke ibili behar gara lanean. Argi dago legala dena ez dela zertan bidezkoa izan behar, eta badaukagula eskubidea, are gehiago, badaukagula bidezkoa den hori defendatzeko beharra, gure esku dauden aukera guztiak erabiliz. Ez izan dudarik, Kukutza defendatuko dugu.

Errekalde Kukutza barik ez litzateke gauza bera izango. Espekulatzaileak, konstruktorak eta bestelako korruptoak,

KUKUTZA IKUTU BEZ!!!

"Datorren ekainaren 30ean, gaztetxearen defentsan kalejira bat burutuko dugu Errekaldetik, arratsaldeko 19.00etan."

2 de noviembre de 2010

Concentración: Recordando la noche de los cristales rotos

Azaroak 9; Faxismo, sexismo, diskriminazio eta arrazakeriaren kontrako nazioarteko eguna.
'Kristal apurtuen gaua'.
Azaroak 9, Astearte - 19:30etan,
Unamuno enparantza (Bilbo - Bizkaia).

Gaur, azaroak 9, faxismoaren aurkako eguna delako mobilizatzen gara SOS Arrazakeria, EHGAM eta Sare Antifaxista.

1938ko azaroak 9tik 10ra arteko gauean, Hitlerren aginduei jarraituz, SA alemandarrak judutegi eta bestelako ghettoetan sartu ziren gizarte sektore ezberdinen aurka beldurtarazpen eta anikilazio kanpaina basati bati hasiera emanez. Pertsona judutar, homosexual, ijitu eta Europa bereganatu nahi zuen ideologia faxista horren aurka zeuden pentsalari kritikoak bahitu eta konzentrazio eremuetara eraman zituzten, laister triskantza eremuak bihurtuko zirenak.

Azpian zinatu dugun taldeok hiritarrei zuzentzen gara gure garaiko historioko gertaera hauek salatu eta ez daitezen ahazmenaren zakuan erori. Nahiz eta orduko mugimendu ultraeskuin eta faxistak desagertu direla kontsideratzen den, gure kaleetan inpunitate guztiarekin oinarrizko eskubideak urratzen dituzten ekintzak egiten dira, historikoki jasarpena pairatu duten gizarteko taldeen aurkako gorrotoa elikatuz eta beraz elkarbizitza soziala lastatuz. Hona hemen aurten kezkatzen gaituzten adibide batzu.
  1. Faxismoa eta xenofobia besarkatzen dituzten alderdi politikoek hurrengo hautezkundeetara aurkeztuko dira, nahiz eta internazionalki kondenatutako izu diktaduren hondorengoak diren.
  2. Europak Rom herria bastertzen jarraitzen du. Sarkozyren gobernuak deportazio masiboak egin ditu baina nahiz eta era zabalean kritikatuak izan diren, komunitate internazionalak ez ditu inolaz ere zigortu. Gobernu europearren gehiengoek, espainola bezela, neurria kritikatu dute, baina aho txikiarekin, izan ere guztiek dituzte lege baztertzaile eta arrazistak, Atzerritarren Legea bezela, orain gutxi gogortua izan dena Estatu espainolean. Ijituek jasatzen duten basterketa egiturala da eta eguneroko bizitzan adierazten da La Arboledan gertatzen ari den bezala – Udalaren konplizitateaz - auzokideengaitik jazartutako familiarekin.
  3. Nazismoak judutarrak erabili zituen bezela, gobernu dezberdinek, alderdi politiko, sindikatu eta komunikabide gehiengodunek pertsona etorkinak kriminalizatu eta aurreiritzi arrazistak xaxatzen dituzte krisi ekonomi egoera aprobetxatuz. Muga europearrak pertsonei itxi eta kapitalari irekitzen zaizkion bitartean edo jatorriaren arabera pertsonen eskubideak erregulatzean direnean, izen bakarra du: xenofobia
  4. Opus Dei bezalako erakunde ultrakontserbadoreek publikoki deitzen dute beraien Homosexual, Lesbiana eta Transexualeen Eskubideen Aurkako I. Konklabe Internazionalean parte hartzera, horrela larriki atentatuz oinarrizko eskubideak diren askapenen sexual eta afektiboen aurka, azken hamarkadetan gure borrokarekin konkistatu ditugunak.
Oinarrizko eskubideen aurkako eraso jasangaitzen adibide batzu besterik ez dira, gizarte mugimenduek buelta eman nahi diogunak eta ixilduak eta sahiestuak dira (noiz inpunitatez dituztenean indartzen) gure gobernuengaitik, uztez gure eskubideak bermatzen dituztenak. Guzti honegaitik, hiritarrei deitzen diegu parte hartu dezaten datorren azaroak 9an gure herrietan emango diren ekimenetan, izaera heteropatriarkalak, arrazistak eta xenofoboak diren gertaera eta jarrera hauen aurka.
 
Gure askatasunaren alde. duintasunagatik: faxismo, gehiagorik ez !!
 
FAXISMOAREN AURREAN MILA KOLORE
 
---------------------------------------------------
 
9 de noviembre; Día Internacional Contra el fascismo, el sexismo, la homofobia y el racismo.
'Noche de los Cristales Rotos'.
Azaroak 9 Noviembre, Astearte / Martes - 19:30etan.
Unamuno enparantza (Bilbo - Bizkaia).
 
Hoy, 9 de noviembre, SOS Arrazakeria, EHGAM y Sare Antifaxista nos movilizamos con motivo del día contra el fascismo....
 
La noche del 9 al 10 de noviembre de 1938, las SA alemanas, cumpliendo órdenes del general Hitler, irrumpieron en las juderías y otros ghetos, comenzando así una brutal campaña de intimidación y aniquilación contra diferentes sectores sociales. Personas judías, homosexuales, gitanas y pensadoras críticos con esta filosofía fascista que pretendía hacerse con Europa fueron secuestrados y llevados a campos de concentración que pronto se convirtieron en campos de exterminio.
 
Los grupos abajo firmantes nos dirigimos hoy a la ciudadanía para denunciar estos hechos de nuestra historia reciente y hacer que no caigan en el olvido. A pesar de que se considere que los movimientos ultra-derechistas y fascistas como los de entonces han desaparecido, en nuestras calles siguen realizándose con total impunidad acciones que vulneran derechos fundamentales, alimentan el odio contra grupos sociales históricamente perseguidos y lastra por tanto la convivencia social. He aquí algunos ejemplos que este año nos preocupan especialmente:
 
  1. Partidos políticos de extrema que abrazan el fascismo y la xenofobia se presentarán a las próximas elecciones, a pesar de ser herederos de aquellas dictaduras del terror condenadas internacionalmente.
  2. Europa sigue discriminando al pueblo gitano. El Gobierno de Sarkozy ha realizado deportaciones masivas que, aunque criticadas ampliamente, no han sido castigadas de ninguna manera por la comunidad internacional. La mayoría de Gobiernos europeos, como el español, han criticado la medida, pero con la boca pequeña, ya que todos cuentan con leyes discriminatorias y racistas como la propia Ley de Extranjería recién endurecida en el Estado español. La discriminación que sufren las personas gitanas son estructurales y se manifiestan en la vida cotidiana, como viene ocurriendo con la familia acosada por el vecindario –con la complicidad del Ayuntamiento- en La Arboleda.
  3. De la misma forma que el nazismo utilizó a los judíos como chivos expiatorios, los distintos gobiernos, partidos políticos, sindicatos y medios de comunicación mayoritarios criminalizan a las personas inmigrantes y azuzan los prejuicios racistas entre la población aprovechando el contexto de crisis económica. Cerrar las fronteras europeas a las personas mientras se abren al capital o regular de forma diferenciada los derechos de las personas según su origen, sólo tiene un nombre: xenofobia.
  4. Organizaciones ultraconservadoras como el Opus Dei llaman públicamente a participar en su I. Conclave Internacional Contra los derechos de los Homosexuales, Lesbianas y Transexuales, atentando así gravemente contra derechos fundamentales como la libertad sexual y afectiva que con nuestra lucha hemos venido conquistando durante las últimas décadas.
Son sólo algunos ejemplos de ataques inadmisibles a los derechos fundamentales que los movimientos sociales luchamos por revertir, y que son acalladas y obviadas (cuando no alentadas impunemente) por nuestros gobiernos, los que supuestamente son garantes de nuestros derechos. Por todo ello, llamamos a la ciudadanía a que el día 9 de noviembre participen en los diferentes actos que se llevaran a cabo en nuestros pueblos, en contra de este tipo de actitudes y hechos de carácter heteropatriarcal, racista y xenófobo.
 
Gure askatasunaren alde. duintasunagatik: faxismo, gehiagorik ez !!
 
FAXISMOAREN AURREAN MILA KOLORE!
 
---------------------------------------------------

Más información // Informazio gehiago:
http://sareantifaxista.blogspot.com/2010/10/azaroak-9-faxismo-sexismo-diskriminazio.html
 

22 de octubre de 2010

Manifiesto de la Red por la Despatologización de las IdentidadesTrans del Estado español

Manifiesto de la Red por la Despatologización de las IdentidadesTrans del Estado español

23 de Octubre de 2010


¡Seguimos resistiendo!
Un año más dando argumentos para defender nuestra libertad, buscando alternativas, construyendo puentes para dialogar. Sin embargo la terrible maquinaria médica y política sigue, la estigmatización de las personas trans continua. Como si considerar nuestra identidad de género como patológica nos ayudara en algo, como si realmente importara nuestra salud mental.
El trastorno de identidad de género no existe. Lo que sí existe es la transfobia.
Nos estudian, nos tocan, nos explican lo que nos pasa, nos hacen miles de pruebas para buscar la causa de nuestro terrible mal, nos analizan, nos pegan, nos violan. Nos tratan como a niños y nos matan como a perros. De día nos odian y de noche nos compran.
Pero no pueden con nosotrxs, seguimos aquí, rompiendo el silencio y resistiendo a la violencia, la de los golpes y la de las palabras, con rabia pero con pedagogía, tejiendo una red que nos mantenga a flote. ¡Seguimos aquí!
El discurso de la patologización se ha derrumbado, lo hemos derribado a base de denunciar estas terapias año tras año. Ya no hay excusas que valgan. Hay ideas que ya no pueden defenderse.
Activistas trans de todo el mundo, de diferentes continentes y ciudades, volvemos a salir a la calle para demandar la despatologización trans, bajo el lema “Las identidades trans no son una enfermedad”. Denunciamos que aun hoy, en pleno siglo XXI, las identidades trans, transexuales, transgénero, travestis sigan presentes como “incongruencia de género” o “trastorno de travestismo” en el recién publicado borrador del DSM-5. Exigimos la descatalogación de los trastornos de identidad de género de los catálogos internacionales de enfermedades (DSM y CIE) y luchamos por el derecho a decidir con autonomía sobre nuestros propios cuerpos.
Recordamos que la despatologización no puede implicar en ningún caso que las personas trans pierdan sus derechos sanitarios. Exigimos una atención sanitaria trans-específica públicamente cubierta.
El derecho a la identidad de género y a la cobertura sanitaria pública de las personas trans son derechos humanos fundamentales y no deberían de ser excluyentes. Reivindicamos el derecho a un reconocimiento legal del nombre y género elegido sin necesidad de un diagnóstico y/o tratamiento médico, hormonal o quirúrgico. Nadie puede decidir sobre la identidad de género de otra persona.
Nuestras demandas son claras:
  1. La retirada del TIG de los manuales internacionales de diagnóstico (sus próximas versiones DSM-V y CIE-11).
  2. La abolición de los tratamientos de normalización binaria a personas intersex.
  3. El libre acceso a los tratamientos hormonales y a las cirugías (sin tutela psiquiátrica).
  4. La cobertura sanitaria pública del proceso de reasignación de género.
  5. La lucha contra la transfobia: el trabajo para la formación educativa y la inserción social y laboral de las persones trans, así como la visibilización y denuncia de todo tipo de transfobia institucional o social.
A nivel estatal, exigimos al gobierno que asuma nuestras demandas, que cuente con la participación de los diferentes colectivos y activistas trans teniendo en cuenta su pluralidad y que deje de realizar extrañas maniobras cosméticas para salvar su imagen. El pasado mes de Junio la Ministra de Igualdad dijo públicamente que no se puede tolerar que se siga considerando a las personas trans como personas enfermas. Paradójicamente, el Gobierno no ha dado ningún paso para modificar la actual Ley 3/2007, conocida como Ley “de Identidad de Género”, que nos sigue patologizando.
Además, demandamos la retirada de la mención de sexo en los documentos oficiales públicos. Es un dato obsoleto, y su presencia no se justifica de ningún modo en un documento de identidad, además de ser un obstáculo en la vida cotidiana de muchas personas trans.
Por último, le pedimos al Gobierno que abandone su rol colonizador con el que tutoriza las políticas LGTB en América Latina. Desde los países occidentales, se siguen exportando los discursos médicos violentos y patologizantes, aumentando el riesgo de violencia transfóbica y poniendo en peligro identidades y expresiones de género diversas en diferentes partes del mundo.
Nuestros nombres, nuestros cuerpos, nuestras vidas son solo nuestros.
¡Seguiremos resistiendo!
Red por la Despatologización de las IdentidadesTrans del Estado español
23 de octubre de 2010

15 de septiembre de 2010

Greba Orokorra!

Queer Ekintza taldea Greba Orokorren deialdiei atxikitzen zaie.

Bollerak eta maritxuak ere langileriaren parte gara!



Gure organizazio txiki honetan uste dugu guztiz oinarrizkoa dela borroka guztietan beste borroka batzuekin osagarritasunarekin eta konplizitatearekin lan egitea, bereziki gaur bizi dugun eraso neoliberal eta ultrakontserbakorraren testuinguruan. Azken finean, ulertzen dugu borrokan dihardugun guztiok azken helburu bera elkarbanatzen dugula: gaur egungo zapalkuntza-sistema heteropatriarkal, neokolonial, kapitalista eta produktibistaren aurkako alternatiba baten eraiketa.

Argi daukagu identitate sexu-generiko eta sexu-praktika zapalduak ditugun pertsonak ez gaudela krisi zibilizatorio honetatik at, eta berau aldarrikatzen dugu. Guk defendatzen dugun sexu-askapen mugimendua ez da monolitikoa, politikoki neutroa ezta interklasista ere, eta berau aldarrikatzen dugu. Guk mintzaide ditugun bollerak, maritxuak, trans-ak, intersex-ak eta bestelako pertsonak ere langileriaren parte direla uste dugu, eta berau aldarrikatzen dugu.

Jada ekainaren 28aren kausaz argitaratu genuen komunikatuan gauzatzen ari diren murrizketa sozialetan zentratu genituen gure aldarrikapenak. Orain klase bezala elkartzeko momentua heldu da, beste talde eta mugimendu sozial, politiko eta sindikal batzuekin batera borrokatu behar dugu gure eskubideen alde. Hau ez da azken urtean gure gizartean deitzen den lehenengo Greba; ekainaren 29an beste bat egon zen, zoritxarrez, Askapen Sexualaren Egunaren hurbiltasuna zela eta ez genuen lan-kapazitaterik izan greba horren alde agertzeko. Beraz, abagune hau aprobetxatu nahi dugu zentzu honetan egiten den edozein deialdiren alde publikoki agertzeko.

Gure sexu-askapenaren aldeko borroka partikularrean subjektu politikoa baztertuok osatzen dugu, bereziki genero eta sexu normatiboaren disidenteek. Hau da, gure gizartean, modu batean edo bestean, femenino edo feminizatu bezala identifikatzen diren posizioak betetzen ditugun pertsonok. Gure zapalkuntzaren arrazoi bakarra ez dira gure baldintza edo praktika sexualak, baizik eta heteropatriarkatuarekin bat egiten duten beste faktore asko ere, hala nola arrazakeria edo logika kapitalista. Zapalkuntza anitz horiek jasan behar ditugulako, eztabaida honetan hartu nahi dugu parte, murrizketa sozialek modu berezi baten eragiten gaituztela azpimarratuz:

- Zaintze-lanak. Gure bizitzetan guztiz beharrezkoak izan arren Ikusezinduta jarraitzen dute, lana enplegua den neurrian bakarrik hartzen delako kontutan; beraz, ez dira baloratzen eta ez dira aintzakotzat hartzen. Osasun zerbitzuetan eta Mendetasunari buruzko Legean egingo diren murrizketek zaintze-lanen karga emendatuko dute, berriro ere historikoki eta oraindik gaur egun lan horiek burutzen ditugunoi egotziko zaiguna.

- Langabezia-sorospena eta enpleguaren ezegonkortasuna. Sexismoa, homofobia eta transfobia existu existitzen dira, eta beren kausaz guk ez ditugu “gizon” kontsideratzen direnek dituzten aukera berdinak enplegu bat lortzeko. Gaur egun, oraindik, kontratazioan diskriminatu egiten gaituzte, diru gutxiago ordaintzen digute, gure baldintzengatik egozten gaituzte, laneko jazarpenaren biktima ohikoenak gara, aintzakotzat hartzen ez diren sektore eta jarduerez arduratzen gara... Hori guztia dela eta, langabezia-sorospenaren murrizketak eta lan-baldintzen ezegonkortze berri hau gehien pairatuko dituztenak gu izango gara.

- Pentsio eta jubilazioak. Gutako askok ez dugu oraindik gure lekua topatu nahi instituzio patriarkal garrantzitsuenean, hau da, ezkontzan, eta ezkontza babes sozialaren parte bat jasotzeko ezinbesteko betebeharra da oraindik. Bestalde, kontratu ezegonkorrenak izan ditugunok, langabezian denbora gehien egon garenok, arrazakeria instituzionala jasan behar dugunok (eskubide gabe geratzen gara beste leku batean jaio izanagatik!), pentsio-plan pribaturik ordaindu ezin dugunok, jubilazioa lortzeko biderik zailena izango dugu ere.

- Gastu publikoa. Finantza-merkatuek inposatu dituzten gastu publikoaren murrizketak ez dituzte banketxeek pairatuko, baizik eta politika sozialen behar gehien dugun gu bezalako taldeek. Beste urrats bat da, beraz, ezberdintasun sozialen sakontzerantz.

- Migrazioa. Berriro ere borrokakide migratzaileen egoera salatu nahi dugu, gero eta babesgabeago geratzen direlako krisi-uneetan. Paperak lortzea gero eta zailagoa da eta argi eta garbi arrazistak diren politikak gero eta komunagoak dira; guzti horrek faxismoaren hasierara garamatza. Pertsona migratzaileek jasaten duten zigorra bikoitza da, zaintze-lanetan duten garrantziaren ahaztearekin eta enpleguaren ezegonkortasunarekin.

Guzti hori dela eta Queer Ekintzak deitu diren Greba Orokorrei atxikitzen zaiela adierazi nahi du, bai pasadan ekainaren 29koari baita irailaren 29an izango denari ere. Gobernu Espainiarrari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen diegu, gure ahotsa beste eragile sozial askoren ahotsei gehituz, hiritargoaren eta langileriaren gehiengoak luzatzen dituen eskakizunei jaramon egiteko eta murrizketa sozialak ekarriko dituzten beren planak atzera botatzeko. Edonola, edozein Greba deialdirekin ere ez gara kontentatzen, ez da nahikoa gogo gabe borroka-egun bat deitzea ez bada sistema bera zalantzan jartzen.

Kaleetan ikusiko dugu elkar! Guztiok Grebara! Bollera eta maritxuak ere langileriaren parte garelako!

9 de julio de 2010

Fotos de la mani del 28J en Bilbao

Aupa!

Os dejamos un enlace a un blog con un reportaje de fotos de la mani.

Ondo pasa!

http://elvisorpurpura.blogspot.com/2010/07/orgullo-2010-en-bilbao.html

29 de noviembre de 2009

Concentración contra las agresiones homófobas

El pasado viernes 20 se produjo un ataque homófobo en Bilbao. Desde Queer Ekintza os animamos a participar en la concentración de denuncia que ha convocado la Coordinadora 28J de Bizkaia:

Lunes, 30 de noviembre a las 20:00 horas en el Arriaga

Dadle la máxima difusión!!

Nos vemos en las calles!!

------------------------------------------------------------

Pasadan ostegunean Bilbon eraso homofobo bat gertatu zen. Queer Ekintzak, Bizkaiko E28 Eraundeak antolatutako konzentrazioan parte hartzeko adorea eman nahi dizuegu:

Astelehena, azaroaren 30a 20:00etan Arriagan

Hedatu!

Kaletan elkar ikusiko dugu!!

15 de octubre de 2009

KONZENTRAZIOA: Por la despatologización de las identidades trans e intersex


Desde Queer Ekintza os animamos a que acudáis a la manifestación convocada el próximo sábado 17 de Octubre a las 18:00 en la Plaza Circular.

Bilbao, en la Plaza Circular el sábado 17 a las 18.00 horas. Convoca: Coordinadora 28J de Bizkaia.
Donostia, en el Boulevard el sábado 17 a las 17.00 horas.Convoca: Coordinador Trans-Mari-Bollo
Vitoria, en la Plaza de la Virgen Blanca el sábado 17 a las 18:00 horas. Convocan: 7menos20, Ehgam y Gasteiz Trans
Iruña, en Aldapa,3 videoforum y cena. El viernes 16 a las 19:30 Convoca: Kattalingorri


Trans Nortasuna Despatologitzearen aldeko Nazioarteko Saretik, behin eta berriro egiten dugun moduan, geure nortasunaren psikiatrizazioa salatu nahi dugu. Genero edota nortasun sexualaren nahasketaren —TIG delakoaren— ondorio larriak ere salatu nahi ditugu. Eta, gainera, agerian jarri nahi dugu, indarrean dirauten mediku-prozeduren bidez, pertsona intersexualen aurka gauzatzen den bortizkeria.

Egun, transexualitatea nortasun sexuala zalantzan jartzen duen gaixotasuna da. Horrela ageri da CIE-10ean (Clasificación Internacional de Enfermedades de la Organización Mundial de la Salud) eta DSM-IV-Ran (Manual Diagnóstico y Estadístico de Enfermedades Mentales de la Asociación de Psiquiatría Norte-americana).

Medikuntzak eta Estatuak gaixoak garela esaten dutenean, begi bista dago geure bizitzeko erak haien bizitza-sistema zalantzan jartzen duela. Horregatik diogu, behin eta berriro, gu ez gaudela gaixorik, genero-ikuspegi bikoitza dagoela oker.

Beraz, Transexualitatea Despatologizatzearen aldeko Nazioarteko Saretik, ondoko hau eskatzen dugu:
• Nazioarteko diagnostikoen eskuliburuetatik GIN (genero identitatearen nahasketa)-a baztertu.
• Dokumentu ofiziletatik sexuaren aipamenaren bazterketa
• Intersexualak diren pertsonekiko, normalkuntza binario batekiko tratamenduen desagertaratzea
• Tratamendu hormonal eta kirurgiari sarbide aske bat (tutoretze psikiatriko batetik at)
• Transfobiaren prebentzioa: trans pertsonen laneratze eta heziketa prestakuntzarako lana.

Gorpuzkera eta nortasun aniztasunaren alde! Transexualitatea ez da gaixotasuna!
Transfobiak gaixotu egiten gaituelako!

Desde la Red Internacional por la Despatologización de las Identidades Trans, denunciamos públicamente, una vez más, la psiquiatrización de nuestras identidades y las graves consecuencias del llamado “trastorno de identidad sexual o de género” (TIG). Del mismo modo, queremos hacer visible la violencia que se ejerce sobre las personas intersexuales mediante los procedimientos médicos vigentes.

Actualmente la transexualidad se considera un “trastorno de identidad sexual”, patología mental clasificada en el CIE-10 (Clasificación Internacional de Enfermedades de la Organización Mundial de la Salud) y en el DSM-IV-R (Manual Diagnóstico y Estadístico de Enfermedades Mentales de la Asociación de Psiquiatría Norte-americana).

Cuando la medicina y el Estado nos definen como trastornad*s ponen en evidencia que nuestras identidades, nuestras vidas, trastornan su sistema. Por eso decimos que la enfermedad no está en nosotr*s sino en el binarismo de género

Por tanto, desde la Red Internacional por la Despatologización Trans exigimos:
• La retirada del TIG (Trastorno de Identidad de Género) de los manuales internacionales de diagnóstico.
• La retirada de la mención de sexo de los documentos oficiales.
• La abolición de los tratamientos de normalización binaria a las personas intersex.
• El libre acceso a los tratamientos hormonales y a las cirugías (sin la tutela psiquiátrica)
• La prevención de la transfobia: el trabajo para la formación educativa y la inserción laboral de las personas trans.
¡Por la diversidad de nuestros cuerpos y nuestras identidades!
¡ La transexualidad no es una enfermedad¡ ¡La transfobia nos enferma!



¡TRANSEXUALITATEA EZ DA GAIXOTASUNA!
¡LA TRANSEXUALIDAD NO ES UNA ENFERMEDAD!

NORTASUN TRANS ETA INTERSEXEN DESPATOLOGIZAZIOAREN ALDE

POR LA DESPATOLOGIZACIÓN DE LAS IDENTIDADES TRANS E INTERSEX

stp2012.wordpress.com

23 de junio de 2009

28J: Día por la Liberación Sexual / E28: Sexu-Askapenaren aldeko Eguna

Queer Ekintza te convoca a venir y disfrutar de la manifestación:
Queer Ekintzak manifestaldira etortzera eta gozatzera gonbidatzen zaitu:

POR UN 28J REIVINDICATIVO Y ANTICAPITALISTA. BORROKA GEHIAGO ETA KARROZA GUTXIAGO!

Domingo 28 de junio a las 12:00 en la Plaza Santiago
Recorrido: Plaza Santiago - Puente del Arenal - Calle Navarra
Ekainaren 28, igandea, 12:00-etan Santiago Plazan
Ibilbidea: Santiago Plaza - Areatzako Zubia - Nafarroa Kalea

POR UN 28J REIVINDICATIVO Y ANTICAPITALISTA. BORROKA GEHIAGO ETA KARROZA GUTXIAGO!

Domingo 28 de junio a las 12:00 en la Plaza Santiago
Recorrido: Plaza Santiago - Puente del Arenal - Calle Navarra
Ekainaren 28, igandea, 12:00-etan Santiago Plazan
Ibilbidea: Santiago Plaza - Areatzako Zubia - Nafarroa Kalea





8 de junio de 2009

Manifestación en Santutxu por la violación de una chabala

Rersulta sorprendente que con lo firmemente que está la sociedad en contra de esto puedan seguir ocurriendo casos de estos con total o parcial impunidad. Os dejamos unas muestras visuales de la mani:

24 de octubre de 2008

Gaur arratsaldean denok Bilbora!!!! Manifa emakumeenganako erasoen aurka!!!

Bilboko Mugimendu Feminista-k
jakinarazi nahi dizu,
DATORREN OSTIRALEAN, URRIAK 24, ARRATSALDEKO 19:30ETAN, ARRIAGATIK
HABIATUKO DEN ERASO SEXISTEN AURKAKO
MANIFESTAZIOA
Aurreko asteetan hainbat eraso sexual gertatu dira Bilbo hirian, berriro ere, emakumeon askatasuna eta borondatea zanpatua izan delarik .
Honez gain, eraso lesbofoboak eta eraso fisikoak ere gertatu dira gurean, eta guzti honengatik, Bilboko Mugimendu Feminista osatzen duen hainbat taldek jasaezina bihurtzen ari den jazarpen eta indarkeria heteromatxista hau salatzeko asmoz kalera irtengo gara manifestatzera.
Betiko moduan, emakumeoonganako edozein indarkeria motarekin amaitzeko hain garrantzitsua den jendartearen eta bereziki gizonen inplikazioa eskatzen dugu eta zuri ere, eskatzen dizugu, arren, gure deialdi hau zabaltzea ahalik eta pertsona gehiago batu gaitezen datorren ostiralean Arriaga plazan.

BILBOKO MUGIMENDU FEMINISTA
Bizkaiko Emakume Asanblada-Bilgune Feminista-Lanbroa-Hankaz Gora-Iduna-Kiskitinak-Emakume arloak:STEE/EILAS-ESK-ELA-LAB-E.B.-MUGARIK GABE-FEKOOR
BAT EGITEN DUTE GUREKIN ERE:
Artisimas kolektiboa-Argitan-Uxu Ondarroako Emakume Taldea- Basauriko Emakume Taldea-Andere Bidatz-Harresiak Apurtuz-E.G.K.-Askapena-Elkartzen-I.P.E.S.-CGT-PCE-Gazte Komunistak eta Bilboko hainbat herritar....eta Medeak
-------------------------------------------------------------------------------
El Movimiento Feminista de Bilbao
quiere anunciarte la
MANIFESTACIÓN
QUE PARTIRÁ DESDE EL
ARRIAGA ESTE PRÓXIMO VIERNES, 24 DE OTUBRE, A LAS 19:30
CONTRA LAS AGRESIONES SEXISTAS.
En las pasadas semanas han sucedido varias agresiones sexuales en Bilbao, con las que de nuevo se ha oprimido la libertad y la voluntad de las mujeres.
Además, también se han dado agresiones lesbófobas y agresiones físicas en nuestra ciudad, y por todo esto, los diferentes grupos que formamos el Movimiento Feminista de Bilbao saldremos a la calle a manifestarnos para denunciar esta persecución y violencia heteromachista cada vez más insoportable.
Como siempre, pedimos la implicación de toda la sociedad y en especial la de los hombres para poder acabar con todo tipo de violencia hacia las mujeres, y a tí la colaboración en la divulgación de esta iniciativa para que este próximo viernes nos reunamos el mayor número de personas posibles en el Arriaga.


MOVIMIENTO FEMINISTA DE BILBO
Asamblea de Mujeres de Bizkaia-Bilgune Feminista-Lanbroa-Hankaz Gora-Iduna-Kiskitinak-Emakume arloak:STEE/EILAS-ESK-ELA-LAB-E.B.-MUGARIK GABE-FEKOOR
APOYAN TAMBIÉN ESTA CONVOCATORIA:
Artisimas kolektiboa-Argitan-Grupo de Mujeres de Ondarroa UXU- Grupo de Mujeres de Basauri-Andere Bidatz-Harresiak Apurtuz-E.G.K.-Askapena-Elkartzen-I.P.E.S.-CGT-PCE-Gazte Komunistak eta varios/as ciudadanos/as de Bilbao...y Medeak

15 de septiembre de 2008

Octubre Trans-Manifestazioa urriak 11n Bilbon

MANIFESTUA (euskaraz)

EZ GIZONAK EZ EMAKUMEAK, BINARISMOAK GAIXOTZEN GAITU



Gaur hemen elkartu gara pertsona trans eta intersexualok bizi dugun bortxaketa, gizarte bazterketa eta ezegonkortasun egoera salatzeko eta gure eskubideak aldarrikatzeko. Pertsona autonomo eta geure gorputzen jabe gisa identifikatzen ditugu geure buruak. Zentzu honetan, gure identitateak kontrolatzeko gobernu erakundeek geure bizitzak paternalizatzeko sistemak eraikitzen dituztela uste dugu, nagusi diren gizon-emakume ereduei doitzeko helburuarekin.

Horrela, Genero Disforia diagnostikoa izatera behartzen gaituzte, gaixotasun mental bat dena. Diagnostiko hori mediku-psikiatra komunitatearen herraminta da gure kontrolerako. Ironikoki, diagnostiko hori lortzeko, hau da, gaixo mentalak bezala tratatuak izateko, mentalki osasuntsuak egon behar dugu. Izan ere, eskizofrenia edo trastorno bipolarra bezalako gaitz mentala duen pertsona bati ezin zaio diagnostiko hau egin eta horrek agirietan izena eta sexua aldatzeko burutu beharreko mediku-prozesua jarraitzea galarazten dio pertsona horri.

Patologizatuak izan ostean Legediak tratamendu hormonal bat ezartzen digu gutxienez bi urtez, epe honetan geure bizitzak monitorizatuak izango direlarik “gizon” edo “emakume” bati dagozkion aurreezarritako jokabideekin erantzuten dugun ikusteko. Prozesu horren ondoren gure ordez beraiek erabakitzen dute agiri ofizialetan izena eta sexua aldatzeko egokituak gauden ala ez. Bi urte hauetan zehar mota guztitako diskriminazioak pairatzen ditugu lanean, gizartean… gure bizitzak ezegonkortzen dituztenak, mediku-tratamenduek gure ugalketarako eskubideak kentzen dizkigutela nahi edo ez esterilizatuz.

Prozesu hau guztia gizartean nagusi den generoaren binarismoaren ondorioa da, horrela gizon edo emakume kategoriatan sartzen ez diren pertsonak baztertuak direla. Bakoitza zer izan nahi duen aukeratzeko eta erabakitzeko askea izan dadin nahi dugu. Ematen zaizkigunak baino aukera gehiago dago eta norbere burua definitzeko, adierazteko, maitatzeko, jarduteko… aberastasun horrek anitzagoak egiten gaitu.

Era berean, dikotomia honek pertsona intersexualak ikustezin egiten ditu, jaiotzetik gure gorputzen gain medikuek esku hartuz gizon edo emakume bat izan behar denera doitzeko, bortxatuak garela eta gure gorputzekiko gozamen eta kontrol gaitasuna ebasten digutela gure onespenik gabe.

Honengatik guztiagatik, sistemak inposatzen digun askatasun falta kritikatzen dugu, eta aldarrikatzen dugu:

1. Gaixotasun mentalen gidaliburuetatik Genero Disforia desagertu dadila.
2. Tratamendu hormoletara eta ebakuntzetara sartze askea, tutoretza psikiatrikorik gabe.
3. Intersexualei inposatutako normalizazio prozesuen etetea.
4. Gure agiri ofizialetatik ezertarako balio ez duten sexua bezalako datuen kentzea.
5. Pertsona transen gizarteratzea babesten eta laguntzen duten legeen sustatzea.

Bertako exijentziak:

1. Osakidetzaren lehen artatzean erabateko hobekuntza, Gizarte Segurantzan tratamendu eta ebakuntzen sartzearekin.
2. Eusko Jaurlaritzan Generoaren Sail espezifiko bat sortzea, pertsona transak eta euren eskubideak babesteko.
3. Gure errealitateen sartzea hezkuntza planetan.

Esanez ez garela ez gizonak ezta emakumeak ere adierazi nahi dugu sistemak trastornatu gisa definitzen gaituenean agerian uzten duela gure bizitzak direla sistema bera trastornatzen dutenak. Horregatik diogu gaixotasuna ez dagoela gugan baizik eta generoaren binarismoan.
Ez gizonak ez emakumeak, binarismoak gaixotzen gaitu!

Bilbo, 2008.eko urriaren 11a
Europa mailako deialdia: A Corunha, Barcelona, Bilbo, Bruselas, Donosti, Gasteiz, Lisboa, Madrid, Paris i Zaragoza.




MANIFIESTO (castellano)

NI HOMBRES NI MUJERES, EL BINARISMO NOS ENFERMA



Hoy nos juntamos para denunciar la situación de violencia, exclusión social y precariedad en la que estamos las personas trans e intersexuales y para reivindicar nuestros derechos. Nos identificamos como personas autónomas y dueñas de nuestros cuerpos. En este sentido, entendemos que para controlar nuestras identidades las instituciones gubernamentales crean sistemas que paternalizan nuestras vidas para que nos ajustemos a los modelos imperantes de hombre-mujer.

Así, se nos obliga a que nos diagnostiquen Disforia de Género, una enfermedad mental. Este diagnóstico es la herramienta con la que la comunidad médico-psiquiátrica nos controla. Irónicamente, para obtener dicho diagnóstico, es decir, para que nos traten como enfermxs mentales, tenemos que estar mentalmente sanxs. Por el contrario, a una persona que presente un trastorno mental como la esquizofrenia o el trastorno bipolar, no se le emitirá ningún diagnóstico y esto le imposibilitará acceder al proceso médico para poder cambiar el nombre y sexo de su documentación.

Una vez patologizadxs la Ley nos exige someternos a un tratamiento hormonal durante un mínimo de dos años, en los cuales nuestras vidas van a ser monitorizadas para ver si respondemos a los comportamientos preestablecidos que se presuponen a un “hombre” o a una “mujer”, y después de la cual dictaminan por nosotrxs si somos aptxs para poder cambiar el nombre y el sexo de nuestros documentos oficiales. En estos dos años sufrimos todo tipo de discriminaciones laborales, sociales, etc. que precarizan nuestras vidas, mientras los tratamientos médicos nos quitan nuestros derechos reproductivos, esterilizándonos queramos o no.

Todo este proceso responde al binarismo de género imperante en la sociedad que hace que todas las personas que no encajan en las categorías de hombre o mujer, sean excluidas. Así pues, buscamos que cada unx sea libre de elegir y decidir lo que quiera ser. Hay muchas otras opciones que hoy en día no se contemplan y es esa riqueza en la forma de definirse, expresarse, amarse, actuar, etc. la que nos hace más diversxs.

Esta misma dicotomía hace invisibles a las personas intersexuales, interviniéndonos desde que nacemos con tal de ajustar nuestros cuerpos a lo que debe de ser un hombre o una mujer, violentándonos y robándonos la capacidad de control y disfrute sobre nuestros cuerpos sin nuestro consentimiento. Por ello, denunciamos los procesos extremos a los que nos somete la clase médica para “normalizarnos” en uno u otro sexo.

Por todo ello, criticamos la falta de libertad a la que nos aboca el sistema, y reivindicamos:

1. Que la Disforia de Género desaparezca de los manuales de transtornos mentales.
2. El libre acceso a tratamientos hormonales y quirúrgicos, sin tutela psiquiátrica.
3. La abolición de las procesos de normalización impuestos a lxs interexuales.
4. La retirada de nuestros documentos oficiales de un dato inservible como el sexo.
5. Que se promuevan leyes que protejan e integren a las personas trans en la sociedad.

A nivel local, exigimos:

1. Una mejora radical de la atención primaria en Osakideta, con la inclusión de los tratamientos y operaciones en la Seguridad Social
2. Crear un Servicio específico de Género en Gobierno Vasco, para proteger a las personas trans y sus derechos.
3. La inclusión de nuestras realidades en los planes de educación.

Diciendo que no somos ni hombres ni mujeres hacemos constar que cuando el sistema nos define como trastornados ponen en evidencia que nuestras vidas son las que trastornan al sistema. Por eso decimos que la enfermedad no está en nosotrxs sino en el binarismo de género.
¡Ni hombres, ni mujeres, el binarismo nos enferma!

Bilbo, 11 de Octubre 2008
Convocatoria a nivel Europeo: A Corunha, Barcelona, Bilbo, Bruselas, Donosti, Gasteiz, Lisboa, Madrid, Paris i Zaragoza.

20 de febrero de 2008

Sexu eta Generoaren Kontrolaren Aurkako Sarearen Bilera eta NO–VAT Manifestaziaren Kronika

Aurreko asteburuan 2008 urteko Otsailaren 8, 9 eta 10ean, Erroman, internazional mailan eta bereziki Europan oinarriturik, iraultzaile eta queer mugimendu antolatu moduan zutitzen eta zabaltzen den Sexu eta Genero Kontrolaren Aurkako Sarearen bilera egon zen. Hiru egunetan zehar Europako herrialde ezberdinetatik heldutako elkarteen artean garatu genituen bilerak eta ekintzak gure sexu, genero, lazisimo, etab-etako ideiak eta esperientzia kolektiboak elkarri hurbiltzeko.

Bartzelonako Euskal Etxeko aurreko bileraren ondoren, 2007ko azaroaren 1. eta 3.aren artean izan zena, korronte ofizialistetatik at mantentzen garen elkarte iraultzaile txikiak diskurtso subertsibo eta eraikitzaileak sortzeko eta, aldaketa jarraian dabilen mendebaldeko gizartean, aldaketak sustatzeko hurrengo urteetako lan estrategia eta ildoak aztertu eta adosteko asmoz, elkartzeko beste aukera bat izan genuen Erroman. Nahiz eta munduko beste herrialdeetako elkarteak esperientzia honetara gehitzea saiatzen garen, errealitatea da, baliabide logistiko, ekonomiko eta politikoki (herrialdetik bidaian irteteko murriztapenak adibidez) jartzen zaizkien trabak galerazi edo sailtzen dutela hori; eta bitartean Frantzia, Portugal, Grezia, Eurkal Herria, Galizia, Paisos Catalans edo Espainiar estatuko elkarteak elkarrekin sare horizontal batean oinarritzen den lan egiteko eta informazioa eta ekite indarrak gehitzeko sarea sortzeko eta indartzeko aukera izan dugu.

Asteburu honetan jorratu genuen gai nagusia medikuntzatik orain arte proposatu diren teorien aurka, trans kounitateko despsikiatrizazioa sustatzeko premia izan zen. Atzekabe psikologikoetatik kentzeko eta gaitz moduan ez diagnostikatzeko beharra ikusten genuela eta jardun honetan aurrerabideak bilatzen aritu ginen. Hurbilagotik ezagutzen ditugunok badakigu pertsona hauek ez ditugula normatibizatu behar ezta gehiengoaren parametroetara lotu behar, hauek, gure jendea direnok, ez dira gaixoak, eta ez gara sartu behar euren identitate edo identitate ezarekin. Aniztasunari fobia dieten pertsonek eta medikuntza organo erabakitzaileek sortzen dizkiete euren aurreiritzi eta jarrera anitzfobikoekin pertsona hauei euren arazo psikologikoak, hauek dira benetako gaixoak, eta euren gaixoatsuna anitzfobikoa jasaten dutenak dira medikuetan bukatzen dutenak. Hau dela eta, normalizazio prozesu horiek apurtzeko eta trans komunitatea euren bizitza eta nortasunarekin jarraitzeko aukera izateko lan egiten jarraitzeko, elkarte moduan, ardura hartu genuen, horretarako despsikiatrizazioa lehenengo pausu bat izango litzatekeelarik.

Despsikiatrizazioaz gain, asteburu honetan, gure mendebaldeko kulturaren mugatik at interesgarria suerta daitekeen gai batetaz ere hitzegiten egon ginen; halan hola beste herrialdeetan sexualitate edo generoagatik kartzela zigorrak edo erailketak jasaten dituzten pertsonei gure herrialdetan arrazoi honengatiko asilo politikoa emateko aukera izatea, politikoki edota erlojioso-moralki (eta moralak politika inplikatzen du) jarraituak eta epaituak diren pertsonak asiloa behar dutelako eduki. Behintzat, momentuko egoerari irtenbide bat emateko, nahiz eta konturatzen garen irtenbide “partxista” bat dela, oinarrizko arazoa euren jatorrizko herrialdetan ematen den homofobia edo anitzfobia deuseztea izango baitzen.

Asteburu interesgarri baten gorena Forte Prenestino, Aita Santuak errepublika garaian berarentzako gotorleku moduan eraikitzeko agindu omen zuena, orain 80ko hamarkadatik okupaturik dagoena eta asteburuan haraino joandako genero-gerlariei babesa eman gintuena, ikusteko eta gozatzeko aukera izan genuela izan zen, eta bertatik koordinatu zen aldi berean aurreko hilabetetan, larunbat arratsaldean Facciamo Brechak antolatutako laizismoaren aldeko No-Vat (Batikanorik Ez) manifestaldia (adin eta gizarte esparru guztietako 13000 lagun bildu zituena), Sexu eta Generoaren Kontrolaren Aurkako Sareak goretzi eta parte hartu zuena. Lege atzerakoi eta azkeneko arnasa botatzen hari den erlijioaren, azkeneko putz horrekin eurak ikusten jarraitzen dituzten sorginak erretzen jarraitu nahi duten, kontrako manifestazioa eta gizarte askeak sortzeko aldarrikapena egin zuena.

Espazio hau aprobetzatuz, gurekin batera egon zirenei elkartasuna eskertu eta besarkada bat bidali nahi genieke; besarkada handi bat Facciamo Brecha, Bartzelonako Colectiu eta FAGC, Frantzia eta Portugaleko Pantera Arrosei, Italiako Antagonismo Gai, Galiziako Maribholleras Precarias eta Atreu etxeko guztiei, ahazten ditudanei eta musu berezi bat Gerrilla Travolakako jendeari, arritzen eta txunditzen jarraitzen gaituzten horiei; Marina, oso diskurtso ona maniaren bukaeran bota zenuena. Eta, nola ez, Bartzelonan ezagutu eta gero, gauza bat edo besteagatik, Erromara hurbildu ezin ziren guztiei besarkada handi bat. Hurrengoan berriz egongo gara.

Koldo Burgoa Comunión

17 de enero de 2008

ABORTOA LIBRE ETA DOHAIN!

ABORTOA LIBRE ETA DOHAIN!
ELKARTARATZE ZARATSUA

DATORREN URTARRILAREN 19AN,LARUNBATA 12:30ETAN PLAZA BIRIBILEAN BIZKAIKO EMAKUME ASANBLADAK EMAKUME GUZTIAK BEREZIKI ETA JENDARTE OSOARI DEITZEN DU ESKUMA KATOLIKOAREN ETA FAZISTEN ERASOEI ERANTZUTEKO!! ELKARTASUNA MADRILGO ETA BARTZELONAKO GURE KIDE FEMINISTEEKIN!!EPEEN LEGEDI BAT ORAIN!!

94 415 54 83. Pelota 3. amb.bea@gmail.com

MANIFESTUA

GURE GORPUTZEN JABE IZAN GAITEZEN:
ABORTUA LIBRE ETA DOHAN!

Bartzelona eta Madrilgo klinika batzuen ixierak eta ustez  legez kanpoko abortuak egiteagatik hainbat lagun atxilotu izanak jendartean sortu duen alarma dela eta, Erakunde Feministeen Kordinadora eta Bizkaiko Emakume Asanbladak ondorengoa

ADIERAZI NAHI DUGU

Berria emateko era alarmistari gure gaitzespena, izan ere, interpretazio interesatuei bide ematen baitie Espainian haurdunaldia nahita etetearen benetako errealitatea eta zein baldintzatan burutzen den itxuraldatzeko.

Mugimendu feministak bide luzea egin du emakumeek euren eskubideak gauzatu ahal izateko borrokan. Askotan, egia osoaren jabe direlakoan daudenen etengabeko erasoen aurrean, erabakitzeko gaitasunaren aurkako taldeak, esaterako, emakumeei euren epaiketa moralak ezarri nahi dizkietenak, horretarako txantajeak, mehatxuak eta gezurrak erabiliz. Horrexegatik da garrantzitsua informazioa era argi eta objektiboan ematea, gaia bere errealitatetik azalduko duen eran eta ez sentsazionalismotik, "jaiotzear zeudenen abortuak"  (el País, 2007ko azaroak 27) eta halako titularrekin egiten den bezala.

Hau ez da nahitako haurdunaldi eteteen errealitatea Espainian. Non eta 2005ean euren haurdunaldia etetea erabaki zuten emakumeen % 88k haurdunaldiaren lehenengo 12 asteen tartean egin zuten. Gainerako % 12etatik % 2 baino ez dira 21 aste baino gehiagoko haurdunaldiak, eta ia guztiak fetuarentzako arriskuagatik egindako abortuak dira (kontuan izan behar baita arrisku hauetariko asko hogeigarren astetik aurrera baino ez direla ikusten). Datuok emakumeen erabakiei zilegitasuna kentzeko emandako informazioak ukatzen dituzte. Eta erakusten dute, gehienak ahalik eta lasterren abortatzen dutela, nahiz eta asko izan gaur egun nahi ez duen haurdunaldia nahita eten ahal izateko jartzen diren oztopoak.

Hauek hedatzen ari diren informazioetan ezkutatu nahi diren zailtasunak eta egungo legeriarekin   sare publikoan normaltasunez abortatzea ez dagoela bermatua ahazten dutenak. Horregatik egiten diren abortuen % 2,9 baino ez dira egiten ospitale publikoetan eta % 97,1, berriz, zentro pribatuetan. Baina, gainera, onartutako hiru balizkoetan, sare publikora jotzeko zailtasun honek emakume asko abortatu ahal izateko erromesaldi batera behartzen ditu, hiri batetik bestera joatera, euren erkidegoan bertan edo beste batean, honek berarekin dakartzan lan, ekonomia eta psikologia mailako arazo guztiekin.

Bestalde, beharrezko da gogoraraztea gaur egungo legearekin ez dagoela eperik haurdun dagoenaren osasun fisiko edo psikologikorako arriskua baldin badago, beraz, garrantzitsua da informazioa zuhurtziaz ematea gizartean alarmarik sor ez dadin eta inplikatutako lagun guztien, profesionalen, zein emakumeen, errugabetasun-presuntziorako eskubidea bermatua izan dadin.

Zinez uste dugu emakumearen segurtasun emozionala eta fisikoa eta osasuna zaintzea beharrezkoa dela, eta, horregatik, ziur gaude nahi ez duen haurdunaldi baten gainean erabakitzeko askatasuna eta eskubidea dituela.

 HORREGATIK, ONDORENGOA EXIJITZEN DUGU:

  • Haurdunaldiak etetea sanitate publikoan era normalizatuan burutu daitezela. Horrekin batera sexu eta erreprodukziorako eskubideen gaineko prebentziorako programa zabal eta eraginkorrak, bai eta Erkidego guztietan antisorgailu metodoak eskura izateko aukera ere.
  • Abortua despenalizatzea eta emakumeek euren gorputzaren gainean erabakitzeko eskubidea errespetatuko duen lege berri bat.
  • Atxilotutako guztien askatasuna eta historien konfidentzialtasuna gordea izatea.