Mostrando entradas con la etiqueta Kanpainak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Kanpainak. Mostrar todas las entradas

26 de junio de 2011

KUKUTZA NO SE TOCA!




Ametsa egi bihurtuta

Gura dugun Errekalde irudikatzen dugunean, ideologia eta politika alde batera utzita, bizirik dagoen auzoa imajinatzen dugu, auzo partehartzailea, beharra duena laguntzeko prest eta jende zoriontsuz betetako auzoa, berton bizi garenok egindako eta guretzako den auzoa, bere iraganaren jabe den auzoa, baita bere oraina eta geroarena ere. Hain ideala den auzo hori, utopikoa edo helduezina dirudi, fantasia hutsa, desira. Baina ondo aztertzen badugu, uste dugun baino erreal eta hurbilagoa dela ikusiko dugu. Auzokide, merkatari, tabernari…eta abarren arteko harreman ona, elkarte eta kolektiboen aniztasuna, Bilboko jai herrikoi hoberenetarikoetan dagoen herri partaidetza…; adibide zerrenda luzeak agerian uzten du askotan bistaurrean dagoena ikustea zaila dela, eta daukaguna galdu arte ez dugula baloratzen.

Kukutza Gaztetxea auzoko eta atzerriko gazte edo ez hain gazte direnen beharrak betetzeko gai izan da eta bada. Badira 13 urte Iturrigorri 1 kalean abandonatutako fabrika hau okupatu zela, orduan hutsik, egoera larrian eta narkotrafikante baten fabrika zenak beste eraikin batzuetatik zetozen proiektuei eman zien bidea. Gaur egun Bizkaiko errokodromo hoberenetarikoa dauka, flamenko, dantza klasikoa, dancehall…dantza eskola, jantoki bejetarianoa, Bizkaiko zirko eskola bakarra, tatami bat, entsaiu lokala,
antzerki lokala, liburutegia, trueke gunea (Hartu nahi duzuna), proiekzio, kontzertu, zirko galak eta abarretarako diziplina anitzeko gela, gune komunak dituen etxebizitza (gaur 10 lagun gazte bizi dira) eta parte hartu nahi duen, zerbait behar duzuen edo kuxkuxeatu nahi duten guztientzako zabalik dagoen atea.

Kukutzan asanbladaren bidez antolatzen gara, gure proiektuak autogestionatuz, hemen lehen deskribatutako auzoa irudimenetik errealitateratzeko lan egiten dugu, horrela instituzioek kultura, zerbitzu, etxebizitza eta aisia mailan duten hutsuneak bete egiten ditugu.

13 urte hauetan posible dela frogatu dugu. Horregatik behar dugu Kukutza Gaztetxea, eraikina baino askoz ere gehiago delako, harremanatzeko eredua da, baita balio, lan, zerbitzu, auzo eredu ere. Ondo baino hobeto dauden emaitzak ematen ari den esperimentua.

Kontua zera da, Barakaldoko konstruktora batek, CABISA SA (mafia estaltzeko delako enpresa), eraikina bota eta salerosketa askeko etxebizitza 6 bloke egin nahi ditu. Barruti honetan etxebizitzak egin nahi ditu, 7. barrutia, non udalaren arabera 2009an 21.050 etxebizitza zeuden eta hauetako 1.937 hutsik (%9,20), horrez gain, 1987tik 2009 arte herritarren kopurua gutxitu da, 3.856 pertsona gutxiago daude (51.643tik 47.787ra), eta gainera, Artazaberri, Iturrigorri, Bakea Kalean…etxebizitza 10 bloke baino gehiago daude proiektatuta. Zergatik etxe gehiago egin gero eta auzokide gutxiago bagara?; Norentzako dira etxe horiek ba?, Norentzako onura?, Etxebizitza libre langileentzako krisi garaian…

Auzokideok ez ditugu etxe horiek behar eta auzoari ez diote onurarik ekarriko. Bizi ari garen garai honetan, batzuk luxuzko bizitza izan dezaten gehiengook jo ta ke ibili behar gara lanean. Argi dago legala dena ez dela zertan bidezkoa izan behar, eta badaukagula eskubidea, are gehiago, badaukagula bidezkoa den hori defendatzeko beharra, gure esku dauden aukera guztiak erabiliz. Ez izan dudarik, Kukutza defendatuko dugu.

Errekalde Kukutza barik ez litzateke gauza bera izango. Espekulatzaileak, konstruktorak eta bestelako korruptoak,

KUKUTZA IKUTU BEZ!!!

"Datorren ekainaren 30ean, gaztetxearen defentsan kalejira bat burutuko dugu Errekaldetik, arratsaldeko 19.00etan."

23 de noviembre de 2010

Indarkeria sexistaren biktimen errekonozimenturako kanpaina


Bizkaiko Emakumeon Asanbladatik eskaera bat egin nahi diogu Bilboko Udaletxeari, indarkeria sexista jasan duten biktimak aintzat hartuak eta errekonozituak izan daitezen. Botere publikoek, kasu honetan Bilboko Udaletxea lehenengoa izanik, indarkeria sexistaren biktimak diren emakumeek bizi izan duten ikusezintasunean eta utzieran erreparatzeko ordua dutela uste dugu.

Indarkeria sexista, emakumeak gizonengandik menpekotasun egoera batean mantentzeko tresna izan da eta oraindik ere bada. Erantzukizuna ez da bakarrik indarkeria jazartzen duenarena, baizik eta emakumeenganako indarkeria legitimatzen eta “ulertzen” duten estereotipoetan oinarritutako patroiak iraunarazten duenarena ere. Indarkeria mota honen desagerpena erakunde guztien, agente sozialen eta hiritarren ardura da. Emakumeok, historian zehar, egoera hau jasan dugu baina oinarrizko giza eskubideak ukatzen dizkigun antolaketa sistema honen kontra ere altxatu gara. Hala ere, ezberdintasunak eragin duen sufrimenduak edo berdintasunaren aldeko borroka baketsuak, ez batak ez besteak, ez dute botere publikoen partetik inolako errekonozimendurik jaso. Errekonozimendu honen egonezak edo ausentziak, indarkeria hau sistematikoki ematea erraztu du eta gure memorietatik at mantendu du. Ondorioaz, askok, emakumeenganako indarkeria faktore berria, baztertua eta ulertezina bezala antzematen dute euren dimentsio egituran. Memoria historikoaren erakuntza prozesuetan parte hartzeko, ezinbestekoa da SIGNIFIKAZIO, ERREKONOZIMENDU ETA KALTEORDAIN PROZESUETAN autoritatea eta presentzia irabaztea, sinboloak erreferentzia publikoa bezala IKUSTARAZIZ.

Sinboloak, edozein gizarte demokratikoaren oinarrizko giza eskubideak eta baloreak errekonozitzeko zein bertan gure buruak errekonozitzeko memoriaren lekuak dira.

Hori dela eta, emakumeenganako indarkeria inoiz ahaztua, erabilia edo legitimatua izan ez dadin, memoria kolektiboaren deialdi moduan, espazio publikoan indarkeria mota zehatz hau sinbolizatzea exijitzen dugu, NBEren hitzetan, GIZA ESKUBIDEEN BORTXAKETA HEDATUENA, IZKUTATUENA ETA ZIGORGABETUENA errepresentatzen baitu.

Indarkeria sexistaren kontrako borrokaren konplexutasunaz kontziente gara, baina ezinbestekoa da prebentzioa azpimarratzea, berdintasun baldintzetan, hiritar guztien eskuratzea ahalbidetzen duten balore ideologikoen aldaketa baten bitartez. Emakumeenganako indarkeria, emakumeoi hiritar bezala dagozkigun eskubideak eskuratzeko jasan behar dugun oztopo handienetarikoa izaten jarraitzen du. Hau guztiagatik isiltasuna apurtzea aldarrikatzen dugu, gure memoria sozialean lagunduko gaituen eta geroko belaunaldiak lagunduko dituen aztarna bat sortuz. Modu honetan, erasotzaileek askotan izan duten konplizitate sozialarekin apurtuko dugu eta biktimek merezi duten errekonozimendu sinbolikoa izango dute.

Ekintza honekin bilatzen dugu biktimen errekonozimendua, FAMILIEK oroimenerako eta duelurako espazio publiko bat izatea eta berdintasunaren aldeko borroka feministaren adierazpen sinbolikoa izateaz gain, indarkeria sexistaren adierazpen mota guztiak gogoratzeko zein errefusatzeko memoria kolektiboaren aztarna bilakatzea.

Horretarako, San Vicente Plaza, AZAROAK 25EKO PLAZA deitzea eta Udaletxeak lehiaketa bat antolatzea eskatzen dugu, seinalatutako plaza honetan sinbolo bat altxatzeko helburuarekin, alde batetik biktimen errekonozimendurako eta bestetik euren existentzia propioaren jabe izateko, zein emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde egiteko borrokatu diren emakume guztien omenaldirako.


San Vicente Plaza egokiena dela uste dugu justizia arloetan signifikazio berezia eta sinbolikoa duelako, izan ere, auzitegiak bertan daude eta berdintasunaren aldeko emakumeen borrokarako espazio garrantzitsua bilakatu delako. Auzitegi hauetan, askotan bildu behar izan gara tratu txarren edo indarkeria sexualaren biktimak diren emakumeak laguntzera joan garelako, eskubideetara mugatzen ez diren sententzia judizialen aurka gure gaitzidura edo haserrea adierazi behar izan dugulako eta askotan, indarkeria sexistarik gabeko mundua aldarrikatzeko dugun eskubidea exijitzera joan garelako. Honez gain, plaza honek, Bilbo hirian lehentasunezko espazioa okupatzen duela uste dugu, Udaletxetik hurbil baitago eta aurkitzeko kokapen erraza du. Errekonozimendua edozein espaziotan ezin dela jardun kontsideratzen dugu eta nahiz eta Bilboko espazio guztiak garrantzitsuak izan, plaza hau gure eskaeretara hobeto moldatzen dena badela uste dugu.

2 de noviembre de 2010

Concentración: Recordando la noche de los cristales rotos

Azaroak 9; Faxismo, sexismo, diskriminazio eta arrazakeriaren kontrako nazioarteko eguna.
'Kristal apurtuen gaua'.
Azaroak 9, Astearte - 19:30etan,
Unamuno enparantza (Bilbo - Bizkaia).

Gaur, azaroak 9, faxismoaren aurkako eguna delako mobilizatzen gara SOS Arrazakeria, EHGAM eta Sare Antifaxista.

1938ko azaroak 9tik 10ra arteko gauean, Hitlerren aginduei jarraituz, SA alemandarrak judutegi eta bestelako ghettoetan sartu ziren gizarte sektore ezberdinen aurka beldurtarazpen eta anikilazio kanpaina basati bati hasiera emanez. Pertsona judutar, homosexual, ijitu eta Europa bereganatu nahi zuen ideologia faxista horren aurka zeuden pentsalari kritikoak bahitu eta konzentrazio eremuetara eraman zituzten, laister triskantza eremuak bihurtuko zirenak.

Azpian zinatu dugun taldeok hiritarrei zuzentzen gara gure garaiko historioko gertaera hauek salatu eta ez daitezen ahazmenaren zakuan erori. Nahiz eta orduko mugimendu ultraeskuin eta faxistak desagertu direla kontsideratzen den, gure kaleetan inpunitate guztiarekin oinarrizko eskubideak urratzen dituzten ekintzak egiten dira, historikoki jasarpena pairatu duten gizarteko taldeen aurkako gorrotoa elikatuz eta beraz elkarbizitza soziala lastatuz. Hona hemen aurten kezkatzen gaituzten adibide batzu.
  1. Faxismoa eta xenofobia besarkatzen dituzten alderdi politikoek hurrengo hautezkundeetara aurkeztuko dira, nahiz eta internazionalki kondenatutako izu diktaduren hondorengoak diren.
  2. Europak Rom herria bastertzen jarraitzen du. Sarkozyren gobernuak deportazio masiboak egin ditu baina nahiz eta era zabalean kritikatuak izan diren, komunitate internazionalak ez ditu inolaz ere zigortu. Gobernu europearren gehiengoek, espainola bezela, neurria kritikatu dute, baina aho txikiarekin, izan ere guztiek dituzte lege baztertzaile eta arrazistak, Atzerritarren Legea bezela, orain gutxi gogortua izan dena Estatu espainolean. Ijituek jasatzen duten basterketa egiturala da eta eguneroko bizitzan adierazten da La Arboledan gertatzen ari den bezala – Udalaren konplizitateaz - auzokideengaitik jazartutako familiarekin.
  3. Nazismoak judutarrak erabili zituen bezela, gobernu dezberdinek, alderdi politiko, sindikatu eta komunikabide gehiengodunek pertsona etorkinak kriminalizatu eta aurreiritzi arrazistak xaxatzen dituzte krisi ekonomi egoera aprobetxatuz. Muga europearrak pertsonei itxi eta kapitalari irekitzen zaizkion bitartean edo jatorriaren arabera pertsonen eskubideak erregulatzean direnean, izen bakarra du: xenofobia
  4. Opus Dei bezalako erakunde ultrakontserbadoreek publikoki deitzen dute beraien Homosexual, Lesbiana eta Transexualeen Eskubideen Aurkako I. Konklabe Internazionalean parte hartzera, horrela larriki atentatuz oinarrizko eskubideak diren askapenen sexual eta afektiboen aurka, azken hamarkadetan gure borrokarekin konkistatu ditugunak.
Oinarrizko eskubideen aurkako eraso jasangaitzen adibide batzu besterik ez dira, gizarte mugimenduek buelta eman nahi diogunak eta ixilduak eta sahiestuak dira (noiz inpunitatez dituztenean indartzen) gure gobernuengaitik, uztez gure eskubideak bermatzen dituztenak. Guzti honegaitik, hiritarrei deitzen diegu parte hartu dezaten datorren azaroak 9an gure herrietan emango diren ekimenetan, izaera heteropatriarkalak, arrazistak eta xenofoboak diren gertaera eta jarrera hauen aurka.
 
Gure askatasunaren alde. duintasunagatik: faxismo, gehiagorik ez !!
 
FAXISMOAREN AURREAN MILA KOLORE
 
---------------------------------------------------
 
9 de noviembre; Día Internacional Contra el fascismo, el sexismo, la homofobia y el racismo.
'Noche de los Cristales Rotos'.
Azaroak 9 Noviembre, Astearte / Martes - 19:30etan.
Unamuno enparantza (Bilbo - Bizkaia).
 
Hoy, 9 de noviembre, SOS Arrazakeria, EHGAM y Sare Antifaxista nos movilizamos con motivo del día contra el fascismo....
 
La noche del 9 al 10 de noviembre de 1938, las SA alemanas, cumpliendo órdenes del general Hitler, irrumpieron en las juderías y otros ghetos, comenzando así una brutal campaña de intimidación y aniquilación contra diferentes sectores sociales. Personas judías, homosexuales, gitanas y pensadoras críticos con esta filosofía fascista que pretendía hacerse con Europa fueron secuestrados y llevados a campos de concentración que pronto se convirtieron en campos de exterminio.
 
Los grupos abajo firmantes nos dirigimos hoy a la ciudadanía para denunciar estos hechos de nuestra historia reciente y hacer que no caigan en el olvido. A pesar de que se considere que los movimientos ultra-derechistas y fascistas como los de entonces han desaparecido, en nuestras calles siguen realizándose con total impunidad acciones que vulneran derechos fundamentales, alimentan el odio contra grupos sociales históricamente perseguidos y lastra por tanto la convivencia social. He aquí algunos ejemplos que este año nos preocupan especialmente:
 
  1. Partidos políticos de extrema que abrazan el fascismo y la xenofobia se presentarán a las próximas elecciones, a pesar de ser herederos de aquellas dictaduras del terror condenadas internacionalmente.
  2. Europa sigue discriminando al pueblo gitano. El Gobierno de Sarkozy ha realizado deportaciones masivas que, aunque criticadas ampliamente, no han sido castigadas de ninguna manera por la comunidad internacional. La mayoría de Gobiernos europeos, como el español, han criticado la medida, pero con la boca pequeña, ya que todos cuentan con leyes discriminatorias y racistas como la propia Ley de Extranjería recién endurecida en el Estado español. La discriminación que sufren las personas gitanas son estructurales y se manifiestan en la vida cotidiana, como viene ocurriendo con la familia acosada por el vecindario –con la complicidad del Ayuntamiento- en La Arboleda.
  3. De la misma forma que el nazismo utilizó a los judíos como chivos expiatorios, los distintos gobiernos, partidos políticos, sindicatos y medios de comunicación mayoritarios criminalizan a las personas inmigrantes y azuzan los prejuicios racistas entre la población aprovechando el contexto de crisis económica. Cerrar las fronteras europeas a las personas mientras se abren al capital o regular de forma diferenciada los derechos de las personas según su origen, sólo tiene un nombre: xenofobia.
  4. Organizaciones ultraconservadoras como el Opus Dei llaman públicamente a participar en su I. Conclave Internacional Contra los derechos de los Homosexuales, Lesbianas y Transexuales, atentando así gravemente contra derechos fundamentales como la libertad sexual y afectiva que con nuestra lucha hemos venido conquistando durante las últimas décadas.
Son sólo algunos ejemplos de ataques inadmisibles a los derechos fundamentales que los movimientos sociales luchamos por revertir, y que son acalladas y obviadas (cuando no alentadas impunemente) por nuestros gobiernos, los que supuestamente son garantes de nuestros derechos. Por todo ello, llamamos a la ciudadanía a que el día 9 de noviembre participen en los diferentes actos que se llevaran a cabo en nuestros pueblos, en contra de este tipo de actitudes y hechos de carácter heteropatriarcal, racista y xenófobo.
 
Gure askatasunaren alde. duintasunagatik: faxismo, gehiagorik ez !!
 
FAXISMOAREN AURREAN MILA KOLORE!
 
---------------------------------------------------

Más información // Informazio gehiago:
http://sareantifaxista.blogspot.com/2010/10/azaroak-9-faxismo-sexismo-diskriminazio.html
 

29 de septiembre de 2010

2. Dirurik Gabeko Eguna!

Dagoeneko urtebete pasatu da 1. Dirurik Gabeko Eguna – Día Sin Dinero antolatu genuela eta denbora hau pasa ondoren, urriaren 23rako 2. Dirurik Gabeko Eguna prestatzen ari garela jakinarazi nahi dizugu, Klima Aldaketaren Aurkako Bilboko Bulegoa (BIO) lagun.

Bilboko Plaza Berrian izango da, eta berriro 10.00etatik 22.00ak aldera arte poltsikoan zenbat diru duzun ez da izango garrantzitsua, diruaz ahaztea, trukea, sormena, naturaltasuna eta harremanak egiteko gaitasuna baizik. Bi gune izango dira Plaza Berrian:

* Ondasun materialen gunea, non Trukearen Azoka handia egingo den eta arropa, oinetakoak, liburuak, jostailuak, altzariak eta bururatzen zaizuen oro trukatuko den lekua.
* Ondasun ez-materialen gunea, non mota desberdineko hitzaldiak entzungo ditugun gure ezagutza bankuaren esparruan.

Musika eta bestelako ekintzak izango dira giroa ematen. Momentuz ez daukagu datu gehiagorik, izatekotan, informatuko dugu. Zatoz urriaren 23an ondo pasatzera!

Truke Azokan berriz ere postu bat izatea gustatuko balitzaizu, mesedez, honako datu hauek helarazi dena prest izan dezazun: izen-abizenak, harremanetarako e-maila eta telefonoa, trukatuko duzunaren inguruko informazioa eta trukea egingo duzun ordutegia (postua egun osoan zein goizez edo arratsaldez erabiltzeko eska dezakezu).

Bete eta bidali behar diguzun dokumentu hau. Halaber, trukatu nahi dituzun ondasun materialen argazkiak bidaltzen badizkiguzu, gure blogean jartzen joan gaitezke, truke eraginkorragoak lortzearren. Mahai kopurua mugatua dela gogorarazten dizugu, beraz, lehenbailehen erantzuten baduzu hobeto.

Horrez gain, argibide gehiago nahi izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke helbide elektroniko honen bidez: dirurikgabe@gmail.com

Parte hartu!

11 de mayo de 2009

Contra la Campaña Sexista del Max Centre!!!!

ANTE LA DESCARADAMENTE SEXISTA CAMPAÑA DEL MAX CENTER:
MAX CENTER-EN KANPAINIA LOTSAGABEKI SEXISTAREN AURREAN:

Barbie & Hot Wheels

Desde Queer Ekintza valoremos muy negativamente esta campaña que dice a las personas más jóvenes cómo tienen que comportarse: ellas tienen que jugar con muñecas, soñar con ser reinas y mirar a cámara con sonrisa contenida con las piernas bien cerraditas; ellos tienen que jugar con coches, soñar con ser número uno y sonreír sin preocuparse de lo que piensen de él.
Queer Ekintzan oso negatiboki baloratzen dugu kanpainia hau, non pertsona gazteenei zer nolako portaera izan behar duten esaten zaien: neskek panpinekin jolastu behar dute, erregina direla amets egin eta kamarara begiratu irrifarre erreprimitu batekin eta hankak ondo itxita; mutilek autoekin jolastu behar dute, txapeldunak direla amets egin eta irrifarre egin eurei buruz pentsatzen dutenari jaramon egin gabe.

Os animamos a protestar con un simple gesto. Os proponemos enviar un e-mail a la administración del Max Center (administracion@maxcenter.com) para quejaros, con el texto e imagen de aquí abajo (o cualquier otro). Además os animamos a que NO VOLVÁIS A COMPRAR EN MAX CENTER.
Oso ekintza erraz batekin protestatzera deitzen zaituegu. Max Center-en bezeroarekiko arreta gunera e-posta bidaltzea (administracion@maxcenter.com) proposatzen dizuegu kexa egiteko, hemen beheko testu eta irudiarekin (edo beste edozeinekin). Gainera MAX CENTER-EN BERRIRO EZ EROSTEA eskatzen dizuegu.

¡DIFÚNDELO! ZABALDU!


____________________




Ante la descaradamente sexista campaña en la que proponéis juegos (y papeles) segregados para niños y niñas, os quiero mostrar mi rechazo ante tan descafeinada campaña. Creo que os habéis quedado cortos, para que este tipo de terrorismo sexista surta efecto deberíais usar otro tipo de imágenes. Es por ello que os propongo que retiréis la imagen de la campaña y uséis esta otra, mucho más efectiva y que expresa mejor lo que queréis promover. Gracias.

Lotsagabeki sexista den kanpaina ikusita, non jolas (eta paper) banatuak proposatzen dituzuen neska eta mutilentzat, horren kanpainia suabea errefusatzen dudala aipatu nahi dizuet. Motz gelditu zaretela uste dut, halako terrorismo sexistak benetako efektuak izan ditzan beste era bateko irudiak erabili beharko zenituzkete. Hau dela eta, kanpainian erabilitako irudia kentzea proposatzen dizuet, hurrengo hau erabiliz bere lekuan, askoz ere efektiboagoa delako eta sustatzen ari zaretena askoz ere hobeto adierazten duelako. Eskerrik asko.

14 de enero de 2008

Ez izan kaikua...gozatu SEXUAZ!

Askatasuna hitzarentzat eman izan den definizio bat hurrengoa izan da: “gizakiaren gaitasuna, lan bat egiteko edo ez egiteko erabakia hartzea ahalbidetzen duena”. Askatasunak eztabaida filosofiko eta politiko oso joria piztu du historia guztian zehar, baina testu honen helburua ez da eztabaida horretan sartzea. Queer Ekintza elkartetik “Ez izan kaikua… gozatu SEXUAZ!” kanpaina ipini dugu martxan oso helburu argiarekin eta beti ere gure eguneroko ekintzetan eta gure lan ideologikoan dagerrena: askatasun sexualaren defentsa.

Gizon eta emakumearen arteko ezberdintasuna, homosexual, bisexual eta heterosexualen arteko ezberdintasuna, ezberdinatasunak defendatzen dituztenen aurrean; pertsonen errealitateari, errealitate sexuala barne, etiketak ipiniz eta exijituz mugak ipintzen diotenen aurrean; patriarkala eta heterosexuala den arau nagusitik aldentzen den guztiari beldur edukitzeagatik gaitzetsi egiten dutenen aurrean. Pertsona guzti horien aurrean gure elkartean queer teoria landu dugu, eboluzio jarraian eta definitzen zaila den teoria; ziurrenik esan genezake gure sexualitatea, gure generoa, gure sexua aztertzen dituela, ezberdinduz, bereizita behatuz eta bakoitza nondik datorren finkatzen saiatuz. Azkenik genero eta sexuaren deseraiketari ekiten dio, produktu sozial bezala definituz; beraz ez dira naturalak eta intrinsekoak, eta horrela derrigortzea eta arauketa ezabatzen dira. Etiketak kentzen hasten gara horrela, buruari ipinitako mugei ihes eginez; giza-sexualitatea konplexu eta aldakorregia da, ez dauka zentzurik “homosexual”, “emakume”, “maskulino”, “heterosexual” edo “pasibo” moduko hitz hertsiekin definitzen saiatzea. Guk nahiagu dugu izaki “sexual”-ei buruz hitz egin.

Zentzu horretan, beti defendatu izan dugu askatasun sexuala, bakoitzak bere gorputzarekin nahi duena egiteko askatasuna, sexu harremanean parte hartzen duten guztien onarpen argiarekin beti ere. Ez ditugu inposaketak onartzen, sexualitate definitu baten inposaketa, sexua ulertzeko modu bakar baten inposaketa, ez dugu inposaketa sexuala den monogamia onartzen. Benetan uste dugu bakoitzak nahi duena egin behar duela, inork epaiketarik egin gabe.

Bide honetan sortu zen kanpainia hau egiteko ideia. Queer teoria analizatzea, edo teoria feminista edota bestelako teoriak analizatzea, etiketak jartzeari uztea, guztiz beharrezkoak ditugu askatasun sexuala defendatu nahi badugu, baina non hasten da askatasun sexuala? Sexuan.

Izan ere, badago gizartean ezarria askatasun sexuala bahitzeko beste modu bat, zalantza gabe hezkuntza judeokristauak eragindakoa, eta gure adimenetan kokatu dena sexua nahi dugun guztietan praktikatzea inhibituz. Horregatik animatu nahi dugu jendea sexuaz gozatzeko, gogoa daukanean. Gure helburua ez da askatasun sexualak sexu asko edukitzea esan nahi duela esatea, izan ere askatasun sexualaren parte da sexurik ez dugula edukiko erabakitzea. Besterik gabe, zera esan nahi diegu pertsona guztiei: benetan larrua jotzeko gogoak badituzue, larrua jo, inhibitu gabe, exijentzia fisikorik gabe, beldur eta alhadura gabe. Eta larrua jo diogunean sexua esan nahi dugu, oso zentzu zabalean, nahi den bezela, onartutako edozein sexu-formatan. Genitozentrismo eta koitozentrismotik ihes egin behar dugu, gure irudimena higatzen dutelako eta gure gorputzarekin gozatzeko forma ugari lapurtzen dizkigutelako.

Ezer gutxi gehiago falta da esateko, bakarrik “zu bakarrik edo nahi duzun(ar)ekin… sexua zure adimenarekin, zure dutxarekin, zure oinekin, pelukarekin, bere hortzordearekin, kalean, orgasmo gabe edo nahi duzun bezala… baina gogoekin edozein egun ona da, gozatu SEXUAZ!”