29 de septiembre de 2010

2. Dirurik Gabeko Eguna!

Dagoeneko urtebete pasatu da 1. Dirurik Gabeko Eguna – Día Sin Dinero antolatu genuela eta denbora hau pasa ondoren, urriaren 23rako 2. Dirurik Gabeko Eguna prestatzen ari garela jakinarazi nahi dizugu, Klima Aldaketaren Aurkako Bilboko Bulegoa (BIO) lagun.

Bilboko Plaza Berrian izango da, eta berriro 10.00etatik 22.00ak aldera arte poltsikoan zenbat diru duzun ez da izango garrantzitsua, diruaz ahaztea, trukea, sormena, naturaltasuna eta harremanak egiteko gaitasuna baizik. Bi gune izango dira Plaza Berrian:

* Ondasun materialen gunea, non Trukearen Azoka handia egingo den eta arropa, oinetakoak, liburuak, jostailuak, altzariak eta bururatzen zaizuen oro trukatuko den lekua.
* Ondasun ez-materialen gunea, non mota desberdineko hitzaldiak entzungo ditugun gure ezagutza bankuaren esparruan.

Musika eta bestelako ekintzak izango dira giroa ematen. Momentuz ez daukagu datu gehiagorik, izatekotan, informatuko dugu. Zatoz urriaren 23an ondo pasatzera!

Truke Azokan berriz ere postu bat izatea gustatuko balitzaizu, mesedez, honako datu hauek helarazi dena prest izan dezazun: izen-abizenak, harremanetarako e-maila eta telefonoa, trukatuko duzunaren inguruko informazioa eta trukea egingo duzun ordutegia (postua egun osoan zein goizez edo arratsaldez erabiltzeko eska dezakezu).

Bete eta bidali behar diguzun dokumentu hau. Halaber, trukatu nahi dituzun ondasun materialen argazkiak bidaltzen badizkiguzu, gure blogean jartzen joan gaitezke, truke eraginkorragoak lortzearren. Mahai kopurua mugatua dela gogorarazten dizugu, beraz, lehenbailehen erantzuten baduzu hobeto.

Horrez gain, argibide gehiago nahi izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke helbide elektroniko honen bidez: dirurikgabe@gmail.com

Parte hartu!

1 comentario:

Dirurik Gabe - Sin Dinero Elkartea dijo...

Eskerrik asko 2. Dirurik GAbeko eguna hedatzeagatik! Egun horretan gonbidatuak zaudete, noski!
Musuak eta besarkadak
:D