14 de enero de 2008

Ez izan kaikua...gozatu SEXUAZ!

Askatasuna hitzarentzat eman izan den definizio bat hurrengoa izan da: “gizakiaren gaitasuna, lan bat egiteko edo ez egiteko erabakia hartzea ahalbidetzen duena”. Askatasunak eztabaida filosofiko eta politiko oso joria piztu du historia guztian zehar, baina testu honen helburua ez da eztabaida horretan sartzea. Queer Ekintza elkartetik “Ez izan kaikua… gozatu SEXUAZ!” kanpaina ipini dugu martxan oso helburu argiarekin eta beti ere gure eguneroko ekintzetan eta gure lan ideologikoan dagerrena: askatasun sexualaren defentsa.

Gizon eta emakumearen arteko ezberdintasuna, homosexual, bisexual eta heterosexualen arteko ezberdintasuna, ezberdinatasunak defendatzen dituztenen aurrean; pertsonen errealitateari, errealitate sexuala barne, etiketak ipiniz eta exijituz mugak ipintzen diotenen aurrean; patriarkala eta heterosexuala den arau nagusitik aldentzen den guztiari beldur edukitzeagatik gaitzetsi egiten dutenen aurrean. Pertsona guzti horien aurrean gure elkartean queer teoria landu dugu, eboluzio jarraian eta definitzen zaila den teoria; ziurrenik esan genezake gure sexualitatea, gure generoa, gure sexua aztertzen dituela, ezberdinduz, bereizita behatuz eta bakoitza nondik datorren finkatzen saiatuz. Azkenik genero eta sexuaren deseraiketari ekiten dio, produktu sozial bezala definituz; beraz ez dira naturalak eta intrinsekoak, eta horrela derrigortzea eta arauketa ezabatzen dira. Etiketak kentzen hasten gara horrela, buruari ipinitako mugei ihes eginez; giza-sexualitatea konplexu eta aldakorregia da, ez dauka zentzurik “homosexual”, “emakume”, “maskulino”, “heterosexual” edo “pasibo” moduko hitz hertsiekin definitzen saiatzea. Guk nahiagu dugu izaki “sexual”-ei buruz hitz egin.

Zentzu horretan, beti defendatu izan dugu askatasun sexuala, bakoitzak bere gorputzarekin nahi duena egiteko askatasuna, sexu harremanean parte hartzen duten guztien onarpen argiarekin beti ere. Ez ditugu inposaketak onartzen, sexualitate definitu baten inposaketa, sexua ulertzeko modu bakar baten inposaketa, ez dugu inposaketa sexuala den monogamia onartzen. Benetan uste dugu bakoitzak nahi duena egin behar duela, inork epaiketarik egin gabe.

Bide honetan sortu zen kanpainia hau egiteko ideia. Queer teoria analizatzea, edo teoria feminista edota bestelako teoriak analizatzea, etiketak jartzeari uztea, guztiz beharrezkoak ditugu askatasun sexuala defendatu nahi badugu, baina non hasten da askatasun sexuala? Sexuan.

Izan ere, badago gizartean ezarria askatasun sexuala bahitzeko beste modu bat, zalantza gabe hezkuntza judeokristauak eragindakoa, eta gure adimenetan kokatu dena sexua nahi dugun guztietan praktikatzea inhibituz. Horregatik animatu nahi dugu jendea sexuaz gozatzeko, gogoa daukanean. Gure helburua ez da askatasun sexualak sexu asko edukitzea esan nahi duela esatea, izan ere askatasun sexualaren parte da sexurik ez dugula edukiko erabakitzea. Besterik gabe, zera esan nahi diegu pertsona guztiei: benetan larrua jotzeko gogoak badituzue, larrua jo, inhibitu gabe, exijentzia fisikorik gabe, beldur eta alhadura gabe. Eta larrua jo diogunean sexua esan nahi dugu, oso zentzu zabalean, nahi den bezela, onartutako edozein sexu-formatan. Genitozentrismo eta koitozentrismotik ihes egin behar dugu, gure irudimena higatzen dutelako eta gure gorputzarekin gozatzeko forma ugari lapurtzen dizkigutelako.

Ezer gutxi gehiago falta da esateko, bakarrik “zu bakarrik edo nahi duzun(ar)ekin… sexua zure adimenarekin, zure dutxarekin, zure oinekin, pelukarekin, bere hortzordearekin, kalean, orgasmo gabe edo nahi duzun bezala… baina gogoekin edozein egun ona da, gozatu SEXUAZ!”

No hay comentarios: